Arte tailerra egingo dute igandean Txillida Lantokian
Txillidak egiten zituen grabitazio lanetatik abiatuta, artelan bat egingo dute partaideek. Parte hartzeko izena eman behar da.

Lenbur Fundazioak arte tailerra antolatu du datorren iganderako, hilak 15. Jarduera hau Txillida Lantokian egingo da, 12:30ean hasita, eta Espazioarekin jolasean: Asko esaten duten hutsuneak izenburupean.
Eduardo Txillidaren Grabitazio lanetan oinarritutako artelan bat egingo dute bertna partaideek, material sinpleak eta oinarrizko formak erabiliz. “Helburua da ulertzea Txillidak espazioa nola ikusten zuen, ikusteko zerbait bezala ez ezik, sentitzeko zerbait bezala ere bai”. Gainera, artistaren bitxikeria eta “mania” dibertigarri batzuk emango dituzte ezagutzera, “haren lan egiteko modua hobeto ulertzeko”.
Izena eman behar da parte hartzeko mirandaola@lenbur.com helbidera mezu bat bidalita, edo 943 73 04 28 telefono zenbakira deituta. Haurrekin egiteko jarduera aproposa da, eta prezioa 6,5 eurokoa da.