Hodei Caballero ordiziarra, markak hausten
Martxoan ondutako Euskadiko marka minutu eta 28 segundoan hobetu du Hodei Caballero ordiziarrak 20 kilometroko martxan.

Hodei Caballero ordiziarrak markak hausten jarraitzen du. Duela bi hilabete, Murtziako (Espainia) San Pedro del Pinatar herrian jokatutako 20 kilometroko martxan Espainiako txapelketan brontzezko domina lortu zuen 23 urtez azpiko mailan eta Euskadiko errekor berria jarri zuen: 1:27:53.
Larunbatean, berriz, marka hori minutu bat eta 28 segundoan hobetu zuen A Coruñan (Galizian) Euskadiko marka berria jarriz, 1:26:25 denborarekin.
Marka horiek eginda, Europako txapelketan izango da, parte hartzeko gutxieneko marka lortu baitu. Realeko atleta da Caballero.