Ordiziako Belar Xendakoen eskutik, pintxoak, zukuak eta infusioak
Jabekuntza Eskolan sortu da Belar Xenda taldea eta bihar goiz eta arratsalde bertan egongo dira. Barrenan sendabelarren eta ukenduen erakusketa jarri dute ikusgai.

Ekainaren 15era bitartean zabalik dago sendabelarren eta ukenduen erakusketa Ordiziako Barrena jauregian. Bihar, Jabekuntza Eskolatik sortutako Belar Xenda taldekoen eskutik eta Clara Gutierrez profesionalarekin batera, pintxo, zuku eta infusio naturalak dastatzeko aukera izango da goiz eta arratsalde. Goizean, 10:30etik 14:00etara, arratsaldean, eta 16:00etatik 19:30era. Gainera, bertan zalantzak eta informazioa eskuratzeko aukera izango da.