Sustraiak taldeko dantzari txikien emanaldia, ostiralean
Euskal Herria plazan izango da dantza jaialdia, arratsaldean, edo Azokan, eguraldi txarra egiten badu.

Sustraiak dantza taldeko dantzari txikien ikasturte amaierako jaialdia ostiralean, hilak 13, izango da, 18:00etan. Azken urteetan bezala, kanpoan egingo dute dantza saioa, herritar guztiei erakusteko ikasturtean zehar ikasitakoa.
Iaz San Ignazio auzoan egin zuten jaialdia, baina aurten, taldearen 50. urteurrena ospatzen ari direlako, herriaren erdialdera hurbilduko dira, eta Euskal Herria plaza aukeratu dute, Azoka ingurua, hain zuzen. Eguraldi txarra eginez gero, Azoka barruan egingo dute dantza txikiek.