Artzain Egunean postuak jartzeko eskaerak
Aurten irailaren 7an ospatuko da, Legazpin, azken urteetan bezala. Hilaren 29ra arteko epea dago eskariak egiteko.

Gipuzkoako Artzain eguna Legazpin ospatuko da azken urteetan bezala, eta aurten irailaren 7an izango da. Festa horretan postua jartzeko eskaerak egiteko epea zabaldu du dagoeneko Legazpiko Udalak, eta hilaren 29ra arte egongo da zabalik.
Postu horietan ardiarekin eta artzaintzarekin lotutako artisau lanak, baserriko produktuak eta beste batzuk saltzea lehenetsiko dute, eta eskaerak udalaren www.legazpi.eus webgunean egin beharko dira. Jasotzen dituzten eskaera kopuruaren eta produktu motaren arabera aztertuko dituzte proposamenak, eta uztaila hasieran emango diete erantzuna eskatzaileei..