Xabi Rodriguez, Ampo Ordiziako staff-eko kide
Suso Romero entrenatzailearen taldean ariko da Xabi Rodriguez ordiziarra.

Ordizia Errugbi Elkarteak jakinarazi duenez, Xabi Rodriguez ordiziarra Ampo Ordizia taldeko Suso Romero entrenatzailearen staff taldean ariko da. “Itzulera oso berezia da” ORE-rentzat. “Bere esperientziarekin, konpromisoarekin eta klubaren ezagutzarekin, Xabik lana eta gogoa ekartzen dio proiektuari”.
2021-2022 denboraldian Leongo kirol zuzendaria izan zen, eta eta azken bi denboraldietan, Majadahondako emakumezkoen taldea zuzendu du, “eta harekin inbidiagarria den palmaresa lortu du”.