Bihar irekiko dituzte ur txorroten parkea eta kiroldegiko solariuma
Bi guneak egunero egongo dira zabalik, irailaren 14ra arte. Ur txorroten parkearen ondoan behin-behineko komun bat jarriko dute.

San Ignazio auzoan dagoen ur txorroten parkea eta Bikuña kiroldegiko solariuma bihar irekiko ditu Legazpiko Udalak, udako denboraldiari hasiera emanez. Bi gunean egunero egongo dira zabalik, irailaren 14ra arte.
Ur txorroten parkea 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Parkeak bi gune ditu. Batetik, haurtxoentzako txokoa dago, eguzkitik babestuta, eta bestetik, nagusiagoena, elementu dinamikoagoekin hornituta. Denera 14 txorrota eta jolas elementu ditu, guztiak ere zirkuitu itxiko ura botatzen dutenak. Aurten ere, behin-behineko komun bat jarriko dute ondoan, ordutegi berarekin irekita egongo dena.
Kiroldegiko solariuma, berriz, 10:00etatik 20:00etara irekiko dute.