CIE Legazpiren enplegu politika salatu du enpresa batzordeak
Hitzarmena ez betetzea eta lanpostuen galera egotzi dizkio, eta azpikontrataziorako plangintzaren aurka egin du.

CIE Legazpik daraman enplegu politika salatu du bertako Enpresa Batzordeak. Hitzarmena ez betetzea eta lanpostuen galera egotzi dizkio, eta azpikontrataziorako duen plangintzaren aurka agertu da. Enpresa Batzordea ELA sindikatuko zortzi kidek eta LABeko ordezkari batek osatuta dago.
Errelebu kontraturik ez egitea, eta era berean gutxieneko enplegu maila mantentzeko sinatutako akordioa bertan behera uztea proposatzen duela azaldu du Enpresa Batzordeak, eta “hau guztia gutxi balitz, gero eta lan gehiago azpikontratatzeko plangintza prestatu du”. Batzordearen arabera, azpikontratazio horiek 50 lanpostu baino gehiagoren galera ekarri du azken urteetan.
Egoera horren aurrean, elkarretaratzea egin zuten lantegiaren aurrean, eta horrekin hasiera eman diete protesta ekintzei. Izan ere, “enpresaren asmoak beteko balira, 25 lanpostu inguruko galera suposatuko luke CIE Legazpiko lantegirako, horrek Legazpin eta inguruan ekarriko lukeen dakarren enpleabilitate arazoarekin”.