Larunbatean irekiko dituzte kanpoko igerilekuak Ordizian
Majori kiroldegiko kanpoko igerilekua 11:00etatik 20:45era egongo da irekita larunbatetik. Txiringitoa, berriz, 12:00etatik 21:00etara irekiko dute.

Udako denboraldia hasiko du larunbatean Majori kiroldegiak, kanpoko igerilekuak irekita, 11:00etatik 20:45era bitartean. Uztailaren 21 eta abuztuaren 3an barruko igerilekua itxita egongo da eta kanpoko igerilekua ordubete lehenago irekiko dute, 10:00etan.
Txiringitoa berriz, 12:00etatik 21:00etara egongo da irekita. Bazkariak ere emango dituzte bertan.