Maddi Garate ordiziarrak selektibitateko notarik altuena atera du
Jakintza Ikastolako ikaslea da Maddi Garate. 10etik 9,86ko nota atera du, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikasleen arteko notarik altuena.

Ordiziako Jakintza Ikastolako Maddi Garatek lortu du selektibitateko EAEko notarik altuena: 10etik 9,86. Azterketatik sentsazio onekin atera bazen ere, ez zuen inolaz ere uste Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikasleen arteko notarik altuena aterako zuenik.
Notarik onenak euskaran, matematikan eta gaztelanian atera ditu, hiru hamarreko. Ingelesen 9,8 eta filosofian 9,5.
Gakoa, lasai joatea dela dio, konfiantzaz. “Nota onik ateratzeko presiorik gabe joan nintzen, eta nik uste dut hori ere klabea izan dela”.
Oraindik ez daki zer ikasiko duen. “Produktuen Diseinua ikasteko asmoa neukan baina orain ondo begiratu behar dut, notak ate asko irekitzen dizkit eta. Beste aukera batzuk begiratu nahi ditut”.