«Nire ustez lasai joatea izan da gakoa»
Ordiziako Jakintza Ikastolako Maddi Garatek notarik altuena atera du selektibitatean, Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko ikasleen artean: 10etik 9,86.

Ordiziako Jakintza Ikastolako Maddi Garatek notarik altuena atera du selektibitatean, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko ikasleen artean.
10etik 9,86ko nota atera duzu. Horrek esan nahi du ia dena perfektu egin duzula dena.
Gutxi-gorabehera. Euskaran, gaztelanian eta matematikan hamar atera dut. Ingelesen 9,8 eta filosofian 9,5.
Zein izan da sekretua?
Nire ustez lasai joatea izan da gakoa, urduri ez jartzea. Konfiantza edukitzea bakoitzaren gaitasunetan, eta ikasitakoan.
Dena den, faktore askok baldintzatzen dute azterketa baten emaitza.
Hala da. Aurretik egindako lana nabaritzen da, baina azterketa batean lortutako emaitzak askotan ez du errealitatea islatzen. Faktore asko daude: nerbioak, psikologikoki ez egotea selektibitateari aurre egiteko prest momentu horretan, edozein akats tonto egitea fijatu ez zarelako… Azkenean, ez gara zenbaki bat, eta pertsona baten balioa ez du nota batek zehazten. Horregatik, meritu berdina daukagu denok, bakoitzak daukan egoera izanda azterketari aurre egitea.
Aurten selektibitate eredu berria zeneukaten. Zer iruditu zaizu?
Nik ez dut aldaketa handirik nabaritu. Lehen Covid garaian aukeratzeko gai gehiago zegoen, eta egia da materia aldetik pisu gehiago hartu duela, eta akats ortografikoak gehiago zaindu behar zirela. Bestela, ondo.
Zer ikasteko asmoa daukazu?
Ingeniaritzaren bat egitea daukat pentsatuta, Produktuen Diseinua. Baina orain nota honek ate asko irekitzen dizkidanez, badaezpada ere beste aukera batzuk begiratu behar ditut.