Ekainaren 20tik 23ra ospatuko dituzte Otegienea-Majoriko jaiak
Larunbateko auzo bazkarirako txartelak salgai daude asteazkenera arte, sei euroan.

Ordiziako Otegienea-Majori auzoko auzotarrek prest dute San Joan jaietako egitaraua. Ekainaren 20tik 23ra bitartean ospatuko dituzte.
Ekainaren 21eko auzo bazkarirako txartelak salgai daude sei euroan, Erle, Muñoz eta Nerea tabernetan eta Anitaren dendan. Ekainaren 18a da azkeneko eguna.
Egunez eguneko egitaraua ondorengoa da:
Ekainak 20, ostirala
- 18:00. Txupinazoa, Ordizia Koloren eskutik.
- 18:30. Buruhandiak eta erraldoiak.
- 19:00. Pintxo anitz koloretsuak.
- 22:00. Suzko zezena.
- 22:30. Show trabestia, Xarma Leonerekin.
Ekainak 21, larunbata
- 11:00. Marrazki txokoa.
- 12:00. Urdaneta dantza taldea.
- 14:30. Bazkari herrikoia: paella, ogia, edaria, postrea eta pastak.
- 16:00. Bingoa.
- 16:30. XIV. Mus txapelketa.
- 18:30. Buruhandiak eta erraldoiak.
- 19:30. Kike Biguriren bakarrizketa saioa.
- 20:30. Mozorro festa.
- 22:30. Emaion Erromeria.
Ekainak 22, igandea
- 12:00. Aurpegi margoketa.
- 12:30. XVI. Patata tortilla lehiaketa.
- 16:00. Toka lehiaketa.
- 17:00. Edu Magoaren Zu zara magoa ikuskizuna.
- 17:30. Artisautza eta bigarren eskuko azoka.
- 19:00. Sevillanak Griñez dantzan ikuskizuna.
Ekainak 23, astelehena
- 19:00. Sardina jana.
- 19:00. Burrunbazale txaranga.
- 22:00. San Joan sua.