Legazpiko kirol klub handienen festa eguna
Andraitz saskibaloi klubeko, Ilintxa futbol elkarteko eta La Salle eskubaloi elkarteko jokalariek, entrenatzaileek eta zuzendaritza taldeetakoek bat egingo dute plazan bihar eguerdian, taldeko argazkia ateratzeko. Klub bakoitzak bere aldetik jarraituko du denboraldi amaiera ospatzen.

Azken urteetan bezala, Legazpiko kirol klub handienek bat eging0 dute aurten ere, denboraldi amaiera batera ospatzeko, eta biharkoa, ekainak 14, izango da horretarako eguna.
Andraitz saskibaloi klubeko, Ilintxa futbol elkarteko eta La Salle eskubaloi elkarteko jokalariak, entrenatzaileak eta zuzendaritza taldeetakoak familia argazkia ateratzeko elkartuko dira eguerdian plazan; iaz 300dik gora lagun elkartu ziren.
Gero, klub bakoitzak bere aldetik jarraituko du ospakizuna bazkariarekin, eta arratsaldean kelan elkartuko dira asko eta asko, gauera arte luzatuko den festari hasiera emateko.