Sagardo eguna eta erromeria, bihar Legorretan
Bihar, 18:00etan hasita, sagardo eguna eta erromeria izango dira, Bilkoin, Jotakea eta Aldapa Haundi elkarteek eta Irrintzi Alai taldeak antolatuta.

Sagardo eguna eta erromeria izango dira bihar, Bilkoin, Jotakea eta Aldapa Haundi elkarteek eta Irrintzi Alai taldeak antolatuta. 18:00etan hasiko da sagardo dastaketa. Artola, Zabala, Begiristain, Irigoien, Barkaiztegi, Bereziartua, Urdaira, Altzueta eta Lizeaga sagardotegietako uzta dastatzeko aukera izango da. Sagardo onena aukeratzeko egingo den lehiaketan parte hartzen dutenen artean Olaldeko gazta bat zozkatuko da. 19:00etan hasiko da erromeria.
Egunarekin amaitzeko, DJ gaua antolatu dute gaztetxean, 23:00etatik aurrera.
Gaur, 15:30ean Ugaro herri eskolako ikasturte amaierako festa izango da, eta 18:30ean, musika eskolako ikasleen ikasturte amaierako emanaldia, plazan.