Udako ordutegia Legazpiko liburutegian, astelehenetik aurrera
Goizetik bakarrik egongo da irekita abuztuaren 29ra arte. Harlekuan liburuak jasotzeko aukera eskaini du.

Legazpiko Udal Liburutegiak udako ordutegia izango du datorren astelehenetik aurrera, eta itxita egongo da arratsaldez abuztuaren 29ra. Goizeko ordutegia izango du tarte horretan, eta 10:00etatik 14:00etara bakarrik zabalduko ditu ateak.
Hori horrela, orain liburuak edo diskoak maileguan hartzen badira, ez da derrigorrezkoa izango itzultzea irailera arte. Gainera, ale gehiago ere eraman ahal izango dira etxera.
Harlekua, liburuak jasotzeko
Udako ordutegi hau ondo ez datorkien irakurleei zuzenduta, Urbeltz pilotalekuaren ondoan dagoen Harlekua erabiltzeko aukera eskaini du liburutegiak aurten, liburuak bertan jasotzeko.
Zerbitzu horri buruzko informazio gehiago eskatu daiteke 943 73 71 86 telefono zenbakira deituta edo 639 851 172 zenbakira mezu bat bidalita.