Urretxuko Dantzari Txiki Eguna iruditan
Zortzi dantza taldetako dantzariak elkartu dira. Eguraldi txarraren ondorioz, Pagoetan dantzatu dute. Arratsaldean dantza erakustaldia egingo dute Lizeon.

Lurra Dantza Taldeak antolatuta, Urretxuko 45. Dantzari Txiki Eguna ospatzen ari dira Urretxun. 12:00etan hasita, herrian zeharreko ibilbidea egin behar zuten dantzariek, baina, eguraldi kaxkarraren ondorioz, Pagoetan dantzatu dute azkenean. Ondorengo taldeak elkartu dira: Etorkizuna (Altsasu), Aurtzaka (Beasain), Ortzadar (Iruñea), Oñatz (Oñati), Kemen (Irun), Andra Mari (Galdakao), Irrintzi (Zumarraga) eta Lurra (Urretxu). Arratsaldean, 17:30ean, dantza erakustaldia egingo dute lizeoan.
































