Inoxcra-Beasain taldeko Amets Larrañaga txirrindulariak kadete mailako Gipuzkoako txapelketa irabazi du

Gaur arratsaldean kadete mailako Gipuzkoako txirrindulari txapelketa jokatu da Oñatin. Tropeltxo bat heldu da helmugara eta garaipena esprintean jokatu dute. Inoxcra-Beasain taldeko Amets Larrañaga Aizpuru nagusitu da. Taldekako sailkapena, berriz, Urretxu eta Zumarragako Zatika-Oxykor taldeak irabazi du.