Ormaiztegi, aniztasun kulturalaren adierazle
Hamasei herrialdetako ordezkariak bildu dira festan. Bertako artisauen IX. azoka ere egin dute.

Kulturarteko festa ospatu dute Ormaiztegin, zazpigarren aldiz. Euskal Herrikoaz gain, herrian bizi diren hamasei herrialde ezberdinetako ordezkaritza izan da festan. Urtero bezala, bertako artisauen 9. azokak osatu du festa eguna. Kulturarteko festa Zumalakarregi museoak eta Ormaiztegiko Udalak antolatzen dute elkarlanean, herrian kultur aniztasuna sustatzeko helburuarekin, gaur egun, 23 herrialde ezberdinetako pertsonak bizi baitira Ormaiztegin.
Kulturarateko festaren helburu nagusia, gastronomiaren bitartez sareak sortu eta kultur aniztasuna sustatzea dira. Horregatik, aurreko. edizioetan bezala, jatorri ezberdinetako gastronomia probatzeko aukera eskaini dute azokan. Horien artean daude: Nigeria (Afrika), Ekuador (Hego Amerika), Kolonbia (Hego Amerika), Nikaragua (Hego Amerika), Senegal (Afrika) eta Mexikoko (Ipar Amerika) ordezkariak, baita Cacereseko (Extremadura, Espainia) eta Euskal Herrikoek ere.
Dantza erakustaldiak
Gastronomiaz gain, 11:30ean jatorrizko jantzien desfilea egin dute herrialde ezberdinetako ordezkariek, eta 13:00etan, dantza erakustaldiak egin dituzte Euskal Herriko, Ekuadorreko, Nikaraguako, Kolonbiako, Nigeriako eta Senegalgo bizilagunek. Dj. Christianek girotu du festa.
Bertako artisauen IX. azoka ere egin dute plazan: Cosmo artisautza, Angel Elorza argazkilaria, Ponpoxa pitxiak eta Ideia diseinuak izan dira bertan.






























