San Adrianera erromesaldia egin dute Idiazabaldarrek
Ohiturak agintzen duenez, alkate-makilen trukatzea ere egin dute Idiazabal, Segura eta Zegamako alkateek.

Urteroko hitzorduari eutsiz, San Adrianera erromesaldia egin dute idiazabaldarrek. 7:30ean atera da Otsaurteko Bentarainoko autobusa Idiazabalgo plazatik eta handik oinez abiatu dira parte hartzaileak San Adrianera. 9:30 ingururako iritsi dira bertara, eta ohiko moduan, anisa banatu da bertaratutakoen artean. Ondoren, talde argazkia atera eta ohiturak agintzen duenez, alkate-makilen trukatzea egin dute beherakoan. Iñaki Alberdi Idiazabalgo alkateak Iker Zubeldia Zegamako alkatearekin eta Izarra Urdalleta Segurako alkatearekin egin ditu trukeak, eta hamaiketakoa ere izan dute bi herrietan.
ARGAZKIAK: IDIAZABALDO UDALA


















