Ilintxa, La Salle eta Andraitz kluben egun handia
Larunbatean ospatu zuten denboraldi amaiera hiru kirol elkarteek, eta bat eginda hasi zuten festa, plazan elkartu eta taldeko argazkia aterata.

Azken urteetan bezala, elkarrekin hasi ziren ospatzen Legazpiko kirol klub handienek denboraldi amaiera larunbatean. Ilintxa elkarteko futbolariak, La Salle klubeko eskubaloi jokalariak eta Andraitz klubeko saskibaloi jokalariak plazan elkartu ziren eguerdian, taldeko argazkiak ateratzeko, eta egun osoko festari hasiera emateko.
Klub bakoitzak bere argazkia atera zuen lehenik bere aldetik, jokalariak, entrenatzaileak eta zuzendaritza taldekoak elkartuta, eta ondoren, hiru klubetako kide guztiek bat egin zuten familiako argazki handia ateratzeko.
Ondoren, bazkariak zituzten bakoitzak toki desberdinean, eta arratsaldean, asko eta asko berriz elkartu ziren kalean, festa eguna goizaldera arte luzatzeko.

La Salle eskubaloi klubeko kideak. ARGAZKIA: Gorka Gomez

Andraitz saskibaloi klubeko kideak. ARGAZKIA: Gorka Gomez

Ilintxa futbol klubeko kideak. ARGAZKIA: Gorka Gomez