Sustraiak taldeko dantzari txikiak kalean, ikasturtea ixteko
Aurten, dantza taldea 50. urteurrenaren ospakizunetan dago murgilduta, eta herriko plaza nagusia aukeratu dute emanaldi horretarako.

Sustraiak dantza taldeko dantzari txikiek Euskal Herria plazan egindako jaialdiarekin amaitu dute ikasturtea, festa giroan. Azken urteetan bezala, kalera atera dute eskoletan ikasitakoa, eta herritar guztiei erakutsi die. Aurten, dantza taldea 50. urteurrenaren ospakizunetan dago murgilduta, eta herriko plaza nagusia aukeratu dute emanaldi horretarako.
Urteurren horren harira, uztailean Tio Teroren Semeak taldea ekarriko dute Legazpira, eta dantzari helduek emanaldi berezia eskainiko dute urriaren 11n.