Aretz Aldasoro Gipuzkoako Eskuzko Berezkoen Txapelketako txapeldun
16-1eko erakustaldi bikainarekin lortu du garaipena, Amasan.
Aretz Aldasorok txapela irabazi du Gipuzkoako Eskuzko Berezkoen Txapelketan.Hitza Asteburuan Amasan jokatu ziren Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketako Elay Sarien finalak, eta erakustaldi bikaina eman ondoren, txapeldun izendatu zuten Aretz Aldasoro ataundarra. 16-1eko emaitzarekin izan zen garaile, eta zalantzarako inolako tarterik utzi gabe lortu zuen podiumeko aurreneko tokia. Azken hilabeteetako lanaren emaitza izan da asteburukoa ataundarrarentzat.













