2025/6/17

Amiantoa

Espainiako Gobernuak amiantoaren biktimentzako konpentsazioak aktibatu ditu

Konpentsazioak 32.000 eta 96.000 euro artekoak izango dira, amiantoaren eraginpean egoteagatik jasandako patologiaren arabera. Elma Saiz ministroak adierazi duenez, "Errege Dekretu hau justizia kontua da kaltetutako milaka pertsonentzat eta haien familientzat".

San Joan jaiak

Sanjoanetarako prest dira olaberritarrak

Ostiraletik hasi eta datorren asteartera arte luzatuko dira jaiak Olaberrian. Musika emanaldiek, kirolek, haurrentzako jarduerek, mozorroek eta, noski, suaren inguruko ekitaldi tradizionalek ez dute hutsik egingo.

Izaro Villarreal

Brasilen eta Zeelanda Berrian zerbitzu kontratu bana lortu ditu CAFek

Bi kontratu berri horiek 100 milioi eurotik gorako balioa dute.

'Gerraren eta faxismoaren aurkako egunak' antolatu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak

Ekintza sorta antolatu dute Ordizian ekainaren 20an eta Zumarragan ekainaren 21ean.

Uholdeak

Hiru lan eremu lehenetsi dituzte uholdeen ondorioei aurre egiteko

Uholdeen Mahaia deitu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta herri kaltetuetako alkate eta teknikariek parte hartu dute, besteak beste. Errepideak eta bidegorriak txukuntzea, kaltetutako hogei enpresen kalteak ebaluatzea eta baserrietako sarbideetan izandako kalteak kuantifikatzea dira lehenetsitako helburuak.

Iñaki Gurrutxaga
Musika

Urmaizen 20 urteko ibilbidea kontzertu batean irudikatuta

Abesbatza sortu zeneko 20. urteurrena beteko da aurten. Ospatzeko lehenengo kontzertu berezia larunbat honetan da.

Zeraingo eguzki plaken azpiegituraren inaugurazio ekitaldia

Ostegunean izango da ekimena, Asensio diputatuaren parte hartzearekin.

ERAISKETA

Bellota lantegi zaharraren zati bat botatzen hasi dira

Eraisketa industria eremu hori berregokitzeko Sprilur egiten ari den urbanizazio lanen barruan kokatzen da.

Txirrindularitza

Unai Zabalok hirugarren egin du txirrindularitza egokituko Espainiako Kopan

Valentzian amaitu da txapelketa, eta errepideko lasterketa irabazi eta gero lortu du hirugarren postua sailkapen orokorrean, bi lasterketa egin ez zituen arren.

Krosa

Legorretako Corpus eguneko lasterketan izena eman daiteke

Larunbatean Corpus Christi eguna ospatuko dute Legorretan. Goizean krosa izango da. Ekainaren 20ra arte Internet bidez eman daiteke izena. Egunean bertan ere eman ahal izango da.

Uholdeak
IORITZ BERRA. Zaldibiako alkatea

«Beste ziurtasun batzuk espero nituen. Kontu batzuk zehaztu gabe gelditu dira»

Kalteen erreparazioari dagokionez, zenbait kontu zehazteke gelditu direla azaldu du Ioritz Berra Zaldibiako alkateak. Lanean jarraituko dutela ziurtatu du.

Izaro Villarreal

Yogaren nazioarteko eguna Mirandaolan ospatuko du Anandak

Legazpiko yoga eskolak herritar guztiak gonbidatu ditu larunbateko ospakizunera, doako saio bat eskainita. Ez da beharrezkoa esperientzia izatea.

Futbola

Mutil jubenilen Ilintxa, Ohorezko mailan

Lagun Onak taldeak mailaz igotzean utzitako lekua hartuko dute legazpiarrek hurrengo denboraldian.

Elkartasuna

Zaporeak elkartearentzat janari bilketa Ordizian

Ekainaren 22an, Ordiziako Otegienea-Majori auzoko San Joan jaietan egingo da.

Elkarrekin Podemosen bilera bateratuak

Goierriko Elkarrekin Podemos alderdiak bileren erronda hasi du, elkarlana sustatzeko asmoz, eta "bailarako akzio bateratuak dinamizatzeko".

Udan azala babesteko jarraibideak, bihar Legazpiko Kultur Etxean

Maialen Aseginolaza Aranak doako saio bat eskainiko du asteazken arratsaldean, herritarrei eguzkiaren onurak eta arriskuak erakusteko.

Zurrantegi etxea eraisten ari dira

Duela hilabete bota zuten Mendiaspe baserria bezala, garapen industriala izateko izendatuta dagoen eremu batean dago, eta Urolako Industrialdea S.A. enpresarena da.

Esku pilota

Aretz Aldasoro Gipuzkoako Eskuzko Berezkoen Txapelketako txapeldun

16-1eko erakustaldi bikainarekin lortu du garaipena, Amasan.

Izaro Villarreal
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa