Beasainek ez du esperotako emaitza lortu Hernaniren aurka
Nagusien mailako partida soilik irabazi dute Antzizarren. Gaur iluntzean jakingo dute noiz jokatu duten itzulerakoa Hernanin.

Antzizarreko harmailetan ikusle dezente zela jokatu zituzten joan den ostegunean Beasainek eta Hernanik Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketaren finalerdietako partidak. Hirutik bi partida irabaztea akaso ez, baina jubeniletan lortutako emaitza kaskarrak “triste” utzi ditu Beasaingo pilotariak, uste baino porrot handiagoa jaso baitzuten.
Kadeteetan A. Goikoetxea-J. Goikoetxea bikoteak 8-22 galdu zuten O.Arsuaga-J.Zugastiren aurka. Jubeniletan, O.Landa-U.Madina bikoteak 3-22 bukatu zuten E.Oses-O.Azpeitiaren kontra. Afizionatuetan nagusitu ziren beasaindarrak: Azketa-Garmendia 22-5 Lizeaga-Apaolaza.
Itzulerakoak noiz jokatuko zain
Itzulerako hiru partidak noiz jokatuko dituzten ez dakite oraindik, Beñat Garmendiak adierazi duenez. “Hernaniko bi pilotari kurtso bukaerako bidaian daude, eta oraindik ez digute esan zer egunetan jarriko dituzten partidak”. Gaur iluntzerako, 20:00etarako, esango diete zer egunetan jokatuko duten, larunbatean ala igandean.
Beste finalerdian, Oiartzun txapeldunak hiru partidetatik hirurak irabazi zizkion Zestoari.