Autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek Olaberriko San Joan jaietan
Zerbitzua Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bultzatu du Olaberriko Udalarekin elkarlanean. Bihar eta etzi eskainiko dira zerbitzuak.

Olaberriko San Joan jaiak direla eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamenduak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu asteburuan.
Azahara Dominguez diputatuak adierazi duenez, bihartik hasita, zerbitzu bereziak izango dira Ordiziatik (Garagartza). Ordiziatik 22:00etan eta 22:35ean abiatuta, 22:10ean eta 22:45ean Beasainen (Renfe) eta 22:20an eta 22:45ean Lazkaon geldialdiak egin ondoren, Olaberrira 22:25ean eta 23:00etan iritsi daitezen, hurrenez hurren. Olaberritik ere bueltarako zerbitzuak egongo dira 2:00etan, 2:45ean eta 3:25ean.
Larunbatean, berriz, 15:00etan, 15:40an eta 16:15ean irtengo dira eta aurreko eguneko ibilbide bera osatuko dute. Itzultzeko ere, Olaberritik 18:45ean eta 19:30ean irtengo diren autobusak egongo dira.
Olaberriko San Joan jaiak direla eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamenduak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu asteburuan.