Ataunen Arrondo auzoko jaiak ospatuko dituzte gaurtik astelehenera
Lurhats taldearen kontzertuarekin hasiko dira festak. Ondoren, futbolin txapelketa eta herri afaria dituzte.

Gaurtik astelehenera bitartean San Joan jaiak ospatuko dituzte Ataungo Arrondo auzoan. 18:00etan Lurhats taldeak joko du, 18:30ean haurren futbolin txapelketa hasiko da, 20:00etan afaria egingo dute eta 22:00etan futbolin txapelketa hasiko da.
Bihar, 11:00etan, mendiko bizikleta proba hasiko da. 16:00 mus txapelketako izen-ematea irekiko dute eta 20:00etan afaria egingo dute.
Igandeko ekitaldiei dagokienez, 09:00etan Olatara ibilaldia egingo dute, 12:00etan haurren toka txapelketa hasiko da eta 12:30ean helduena, 17:00etan haurrentzako jolasak izango dira eta gauean Arima Errebeldeak taldeak joko du.
Bukatzeko, astelehenean 20:00etan kalejira egingo dute trikitilariekin, 20:30ean trikitilari eta bertsolariek alaitutako afaria hasiko da eta gauerdian sua piztuko dute.