Otegienea-Majoriko jaietako azken eguna
Gaur iluntzean sardina jana, Burrunbazale txaranga eta San Joan sua izango dituzte.

Asteburu bete-betea izan dute Ordiziako Otegienea-Majori-Kaldereria auzoan, San Joan jaietan. Ostiralean Ordizia Koloreko kideek botatako txupinazoaren ondoren lehertu zen festa.
Gaur, San Joan bezperan dute azkeneko eguna. 19:00etan sardina jana egingo dute Burrunbazale txarangak alaituta. Eta 22:00etan, San Joan sua piztuta, amaituko dituzte aurtengo jaiak.

DJ Pottoki eta Xarma Leone.