Urrupen hurrengo estreinaldia, uztailaren 17an
Jardiel Poncelaren 'Biztanlerik gabeko etxeko biztanleak' antzezlana aurkeztuko dute Ordiziako antzerki taldeak, Herri Antzokian.
Urrup antzerki taldearen azken lana iragartzen duen kartela egin du Eukene Lekuonak. Ordiziako Santa Ana jaiak hasi aurreko ostegunean, uztailaren 17an, 20:30ean, beste urte batez lan berria estreinatuko du Ordiziako Urrup antzerki taldeak: Biztanlerik gabeko etxeko biztanleak. Rosa Rojoren zuzendaritzapean antzeztuko dute Urrupeko aktoreek, Jardiel Poncelaren korapiloz beteriko komedia beldurgarri hau.
Herri Antzokian izango da.













