Emakume sortzaileak elkartu egin dira Aian
Denetariko produktuak erosteko aukera izan da Emakume Sortzaileen azokan: bitxiak, ilustrazioak, eskulanak eta kosmetika naturalak, besteak beste. Arratsaldean herri kirolak eta pilota partiduak egingo dira, 17:00etan eta 19:00etan.

Emakume Sortzaileen azoka egin dute goizean Aiako Erroipe zentroan. Santa Isabel jaien baitan, asteburu osorako egitaraua prestatu dute, eta gaur bost sortzaile inguru elkartu dira bertan. Ataungo Biboletak Emakumeen Taldeak antolatu du azoka, eta honen helburua, emakume sortzaileen lanari ikusgarritasuna ematea, herriko zein inguruko sormenaren balioa nabarmentzea eta herriko ekonomia txikiari bultzadatxoa ematea da. Denetariko produktuak erosteko aukera izan da: bitxiak, ilustrazioak, eskulanak, kosmetika naturalak, osagarriak, janariak edota bestelako sorkuntzak.
Azokaz gain, festa giroa nagusitu da auzoan, 13:00etan kantu potea egin dute eta arratsaldean, berriz, herri kirolen eta pilota partiduen txanda izango da. 17:00etan eta 19:00etan izango dira, hurrenez hurren.




























