Manex Gibelaldek ez du Realean jarraituko
Athletic taldearekin sinatu du futbolari beasaindarrak.

Realeko zuzendaritzak jakinarazi du bigarren taldeko jokalari Manex Gibelalde beasaindarrak ez duela klubean jokatzen jarraituko. Taldearen igoera historikoan erabakigarria izan bada ere, Gibelaldek luzapenaren bigarren zatian penaltia eraldatu baitzuen igoera ziurtatu zuena, Play Offetako finala jokatu aurretik Athletic taldearekin sinatuta zuen kontratua.
Talde txuri-urdinak esker hitzak izan dira Gibelalderentzat harrobiko kide izan den denbora guztian erakutsitako “ahaleginagatik eta konpromisoagatik”. >Realak onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako. Gibelaldek 9 urte egin ditu klubean.