Plazako pilota txapelketan izena emateko aukera

Zeraingo Andra Mari jaietarako oraindik aste batzuk falta diren arren, herriko hainbat gazte hasita daude jaiak antolatzen. Besteren artean, urtero antolatzen duten plazako pilota lehiaketan izena emateko deialdia luzatu dute herritarren artean. Izena emateko orriak herriko Mandio tabernan daude eskuragarri eta aurreratu dutenez, uztailaren 3a izango da izena emateko azken eguna.