2025/7/1

Sukaldaritza

Kuko jatetxea Gastronomika Talent sarietako hautagaien artean

Jatetxe jasangarrien saria jasotzeko hautagaien artean dago izendatuta Ormaiztegiko jatetxea.

Musika

Jazz eta blues doinuak adituko dira Ordizian

Bihar hasiko da Goierriko Jazzaldia, eta larunbatera bitarte iraungo du. Euskal Herriko eta nazioarteko zazpi taldek hartuko dute parte, eta askotariko jazz eta blues doinuak joko dituzte. Herriko plaza izango da agertoki nagusia.

Lide Egizala Urteaga
Ogasuna

Ogasunarekin zor handiak dituztenen zerrenda kaleratu du aldundiak

Plazaratutako zerrendak 2024ko abenduaren 31n Foru Ogasunarekin 600.000 eurotik gorako zorra zuten pertsona fisiko edo juridikoak identifikatzen ditu. Albiste barruan kontsultatu daiteke.

Iñaki Gurrutxaga
Aisialdia

Salto! udalekuak bigarren txandaren zain

Ekainaren 22n Baliarrainen hasi eta 30ean Idiazabalen bukatu da UEMAk antolatutako udalekuen lehen txanda, tartean Zaldibiatik eta Ataundik ere igaroz. Bihartik uztailaren 10era izango da bigarren txanda, herri berberak igaroz.

Iñaki Gurrutxaga
Arkeologia

San Adriango indusketak ikusteko aukera berri bat

Anduetza parketxeak bi bisita antolatu ditu larunbaterako. Aranzadiko arkeologoek azalpenak emango dituzte. Aranzadik San Adrianen egiten duen 19. kanpaina arkeologikoa da.

Musika

'Hauspoa&Tunela' egitasmoaren aurkezpena, Kepa Junkerari omenaldi eta guzti

Iñaki Pinedo zuzendariak eta Gorka Hermosa akordeoilariak sustatu dute.

Igartza Musika Zikloa

Gaurtik aurrera udako ordutegia izango dute Lazkaoko udal zerbitzuek

Udala eta liburutegia goizez egongo dira erabilgarri. Kiroldegia bost egunez goizeko 7:00etatik 22:00etara, jaiegunetan eta larunbatetan izan ezik. Igerileku estaliak igande eta jaiegunetan itxita egongo dira eta estali gabekoa asteko egun guztietan izango da eskuragarri.

Izaro Villarreal

Eneko Gutierrezen magia saioa ostiralean, Legazpiko Gaztetxean

'Magiaz blai' ikuskizunaren helduentzako bertsioa eskainiko du mago legazpiarrak. Emanaldia 22:30ean izango da.

San Joan jaiak
Andra Mari jaiak

Lazkaoko Udalak trafikoaren kontrol kamera berriak instalatu ditu

Azken teknologiako lau kamera ezarriko dituzte herriko sarrera eta irteera desberdinetan. 19.500 euroko inbertsioa eskatu du.

Izaro Villarreal
Telebista

Mikele Arizkorreta eta Aritz Kortaberria, 'Odol ilargia' telesailean

Egun hauetan ari dira grabatzen Bizkaian, eta 2026an estreinatuko dute EITBko Primeran plataforman.

Futbola

Ilintxak urteko batzarra egingo du hilaren 15ean

Azken denboraldiko kirol jardunaren balorazioa eta diru kontuen balantzea aurkeztuko dituzte, besteak beste.

Musika

Txost! taldearen kontzertua gaur, Agirre-Etxeberrin

Uztakale programaren barruan kokatzen da emanaldia.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa