Salto! udalekuak bigarren txandaren zain
Ekainaren 22n Baliarrainen hasi eta 30ean Idiazabalen bukatu da UEMAk antolatutako udalekuen lehen txanda, tartean Zaldibiatik eta Ataundik ere igaroz. Bihartik uztailaren 10era izango da bigarren txanda, herri berberak igaroz.

Herriz herri makina bat abentura bizi eta gero, herenegun “Beste bat arte” esan zioten elkarri Salto! udalekuetako lehen txandako gazteek. Ekainaren 22an hasi zuten bidea Baliarrainen, eta Zaldibiatik eta Ataundik igaro eta gero, azken bi egunak Idiazabalen egin dituzte 60 gaztek, Hezten aisialdi elkarteko hezitzaileen ardurapean.
Egun horietan denetarik izan dute: erronka kooperatiboak, UEMAko teknikariekin saioa, Gazte Euskaltzaleen Sarea eta EHEko kideen bisita, bertso kantu afaria, ‘Hi selfie’ lehiaketa, sormen tailerrak, gaubela…
Bihar, uztailak 2, hasiko dute beste 60 gaztek Salto! udalekuetako bigarren txanda, eta ibilbide bera egingo ditu, herri bakoitzean bina gau igaroz.
Argazkiak: Salto! udalekuak




















