Mugikortasunari buruzko herri batzarra dute Zaldibian
Hainbat gai landuko dituzte, tartean plaza inguruko errepide zatia oinezkotzea.
Zaldibiako Santa Fe kalea, plaza inguruan. Aimar Maiz Mugikortasunari buruzko herri batzarra egingo dute gaur arratsaldean Zaldibian. 18:30ean elkartuko dira udaletxean eta eztabaidagai desberdinak izango dituzte: plaza inguruaren oinezkotzea, herriguneko trafikoaren gaineko eztabaida, eta Zaldibia-Ordizia lotzen duen bidegorria. Irekia izango da, eta herritarrak bertaratzera animatu dituzte. Euskaraz izango da, baina ez dakitenentzat ere izango da aldibereko itzulpena.













