Atzo hil zen, uztailaren 1ean, Donostian. 40 liburutik gorako obra utzi du.
Legazpiko merkatari elkarteak 500 euroko bi sari zozkatu zituen atzo bezeroen artean. Festa giroan egin zuten zozketa, Akerren Seinale taldearen kontzertuaren ondoren. Erretiratu diren kideak agurtzeko tarte bat ere hartu zuen Ilintik.
Dirudienez, beroak ez du kalte handiegirik egin baratzean, eta produktu berriak iritsi dira. Perretxikorik, aldiz, ez dago batere.
Ordiziako tren geltokian egindako hobekuntzak "EAJk Madrilen egiten duen lanaren adibide bat" direla nabarmendu dute jeltzaleek.
Zumarragako jaietako egun handia da gaur, Santa Isabel, eta erromeria giro bete-betean ospatzen ari dira. Ohiko ezpata-dantza egin dute eliza barruan Irrintziko dantzariek, Antxinako txistularien laguntzarekin.
Olaran Talentu Faktoriaren espazio publikoari buruzko prozesuan 150 herritarrek parte hartu dute. Herritarren proposamenak eraikinaren diseinuan, programazioan eta kudeaketa ereduan txertatuko direla azaldu du udalak.
1, 2 eta 3. atarietako blokeei dagozkien lanak dira. Hormigoitze lanak eta aparkalekuak eta espaloiak urbanizatzekoak egiten ari dira egunotan. Lanak 2023ko irailean hasi zituzten.
Neskek 2015ean egin zuten lehenengoz ezpata dantza. Dantzarien jantzia berritu zuten, denentzat egokia izan zedin.
Aldaketa hori froga moduan egongo da udan zehar.
Uztailaren 12an egingo dute Seguran Erdi Aroko festa. Egun horretako herri afarirako txartelak salgai daude herriko lau tabernatan.
Hainbat gai landuko dituzte, tartean plaza inguruko errepide zatia oinezkotzea.
Legorretako areto futboleko Bilkoin taldea Gipuzkoako Lehen Mailara igo da.