Esteban Lasa kaletik Andre Mari kalera igarobidea itxi egingo dute ibilgailuentzat
Uztailaren 8tik uztailaren 10era itxiko dute, biak barne.
Beasaingo Udalak ohar bidez jakinarazi du uztailaren 8tik, uztailaren 10era (biak barne), Andre Mari kaleko espaloia urbanizatzeko obrak direla eta, ezin izango dela ibilgailuz Esteban Lasa kaletik Andre Mari kalera igaro. Andre Mari kalera igarotzeko, kontrako noranzkoan burutu beharko da Martina Maiz kaletik. Horrek sor ditzakeen eragozpenak direla eta, barkamena eskatu die bizilagunei.