Loreako partaideek bederatzi domina lortu dituzte Sanda Txapelketan
Txapelketa honek Euskal Herriko lurralde desberdinetako, Kataluniako, Madrilgo, Valentziako eta Gaztela-Mantxako partaideak bildu. Ikusi argazkiak albistean.

Uztailaren 5ean ospatu zen Nazioarteo V. Sanda Txapelketa Beasaingo Antzizar kiroldegian, ELAWKD eta Wushu Institutoak antolatuta. Txapelketa honek Euskal Herriko lurralde desberdinetako, Kataluniako, Madrilgo, Valentziako eta Gaztela-Mantxako partaideak bildu zituen, 50 inguru denera.
I.W.K.C.D. LOREA taldeak 11 kirolari aurkeztu zituen, eta emaitza nabarmenak lortu zituzten: 2 urrezko domina, 6 zilarrezko eta brontze bat. Txapelketan Sanda modalitate desberdinak landu ziren, hala nola ohiko borrokak, oin-ostikoak, barridoak eta proiekzio teknikak, guztiak kontrol handiarekin burutuak.
Aurten, gainera, Top Sanda izeneko modalitate berria estreinatu zen, borrokalariek peto eta kasko gabe jarduten duten semi-profesional kategoriakoa. Maila goreneko borrokaldiak ikusteko aukera eskaini zuen honek.
Lehen aldiz parte hartu zuten kirolariak ere izan ziren, eta tatamian jarrera bikaina erakutsi zuten. Txapelketako borrokek maila desberdinak izan zituzten: hasiberrientzako lehendabiziko esperientziatik hasi eta Top Sandako borroka garbi eta ikusgarrietaraino.
Hurrengo hitzordua
Orain, uztailaren 12an Gasteizen egingo den Wushu txapelketara begira daude LOREAko kirolariak. Bertan, 12 parte-hartzailek hartuko dute parte wushu modernoa, tradizionala, taichi eta armekin egindako formetan.
Jarraian, larunbatean jokatu zen txapelketako irudi batzuk.
Argazkiak: I.W.K.C.D. LOREA