Aurten ere, zapi gorriak eta zezenak Legazpin
Uztalai udalekuetako haurrek urteroko entzierroa egin dute gaur goizean.

Azken urteetan bezala, zapi gorriak eta zezenak iritsi dira Legazpira, Uztalai udaleku irekietan haurrek egiten duten entzierroaren aitzakian. Aurten uztailaren 7an bertan, San Fermin egunean ziren egitekoak entzierroa, baina eguraldi kaxkarraren eraginez, atzeratu egin behar izan zuten, eta gaur asteazkena izan da aukeratutako data.
Gaurkoan bai, eguraldia lagun, egin dute entzierroa, udaletxeko balkoitik Eric Galvez alkateak botatako txupinaz lagunduta.
ARGAZKIAK: Naiara Miranda



















