Barrenako jolas parkeko elementu handia itxita
Gaurtik uztailaren 18ra arte egongo da itxita. Inguruan duen pinu azala kendu eta kautxo berezi bat jarriko dute.

Ordiziako Barrenako jolas parkeko elementu handia itxita egongo da gaur hasi eta datorren uztailaren 18ra arte. Udaletik jakinarazi dutenez, haurren segurtasuna hobetzeko asmoarekin, “dagoen pinu azala kendu eta kautxo berezi bat jarriko da horren ordez”.