Aramako Idi Pest! jaialdia, pilotalekuan
Eguraldia iragarpena dela eta, azkenean pilotalekuan egingo dute musika jaialdia gaur 20:00etatik aurrera.

Arratsalderako ekaitza iragarrita dagoenez, Aramako parkean egitekoa ziren Idi Pest! musika jaialdia Loitza pilotalekuan egingo dute. 20:00etan Mugan taldearen kontzertuarekin hasiko da eta ondoren, Tapia eta Leturia Bandaren txanda izango da. Dohainik da.
Autobus zerbitzua berezia jarri dute: Autobusa Zaldibiatik 19:00etan irtengo da, eta honako ibilbide hau egingo du: Ordizia (Renfe) 19:10ean, Itsasondo 19:20an, Legorreta 19:30ean, eta Arama 19:45ean. Itzultzeko, Aramatik 01:00etan irtengo den zerbitzu bat egongo da.