Legorretan, maileguan hartutako liburuak itzultzeko buzoi berria
Liburutegiko ordutegitik kanpo, maileguren bat itzuli nahi bada, bertan itzultzeko aukera izango da.

Legorretako Udal liburutegiak, zerbitzu berri bat jarri du martxan: Kultur-etxearen atean jarri duten buzoiari esker, maileguan hartutako liburuak itzultzeko aukera izango da 24 orduz. Era horretan, liburutegiko ordutegitik kanpo, maileguren bat itzuli nahi bada, bertan itzultzeko aukera izango da.
Udako maileguak
Bestalde, uztailan eta abuztuan, mailegu gehiago eta epe luzeagoan edukitzeko aukera izango dela jakinarazi dute. Bazkide txartel bakoitzarekin, seina liburu, film eta aldizkari hartzeko aukera izango da. Itzultzeko epea irailaren 9a artekoa izango da.
Udako ordutegia
Liburutegiaren udako ordutegia ondorengoa da: uztaila osoan zehar, abuztuaren 4tik 8ra eta irailaren 8tik 12ra, 10:00etatik 13:00etara. Abuztuaren 11tik, irailaren 5era, berriz, oporrengatik itxita egongo da.