Ordiziako jaietako zapi urdina
Ordizian merkatari elkarteko dendetan gutxienez 20 euroko erosketa egiten dutenek, jaietako zapia eramango dute opari.

Ordiziako jaiak gerturatzen ari dira eta herria eta herritarrak festarako prestatzen ari da. Ordizian merkatari elkartea ere bere aletxoa jartzen ari da.
Izan ere, kanpainara atxikitako Ordizianeko dendetan gutxienez 20 euroko erosketa egiten dutenek, tiketak (20 euro pilatu arteko tiketak) Ordizianeko bulegora eraman eta Santa Ana jaietako zapi urdina dohainik jasotzeko aukera izango da, zapiak agortu bitartean.