PARTAIDE KOPURUA. Marimurumendin 350 korrikalari lehiatuko dira
Iaz bezala, aurten ere 350 izango dira Marimurumendin parte hartuko duten korrikalariak. 286 gizonezkoak dira, eta 64 emakumezkoak –iaz baino bat gehiago, duela bi urte baino 9 gutxiago–.

Euskal herritarrak. Iazkoaren tankerako kopuruak aurten ere: Hego Euskal Herriko 232. Gizonezkoak dira 196, emakumezkoak 36 –iaz baino zazpi gehiago–. Herrialdeka, Gipuzkoakoak dira gehienak (170), Bizkaikoak 39, Arabakoak hamasei eta Nafarroakoak zazpi.
Goierritarrak. Gipuzkoako korrikalarien erdia baino gehiago Goierrikoak dira, 94 (hamazazpi emakumezko), eta horietatik erdiak baino gehiago Beasaingoak (58). Hurrena, herri hauetakoak: Lazkaokoak (7), Legazpikoak, Segurakoak eta Zumarragakoak (launa), Ordiziakoak (3), Aramakoak, Ataungoak eta Idiazabalgoak (bina), eta Altzagako, Gabiriako, Legorretako, Olaberriko, Ormaiztegiko, Urretxuko, Zegamako eta Zeraingo bana.
Nazioartekoak. Herrialde Katalanekoak nabarmentzen dira (84): Valentziakoak eta Castellokoak (27na), Tarragonakoak (8), Balear Uharteetakoak (8), Alacantekoak (7), Bartzelonakoak (6) eta Gironako bat. Espainiatik 27 korrikalari datoz: Madril (7), Gaztela-Mantxa (5), Gaztela eta Leon (4), Errioxa (3), Andaluzia (2), Aragoi (2), eta Asturiaseko, Kantabriako, Murtziako eta Kanariar Uharteetako bana.