Kukuen festa giro bete-betea egun osoan
Legazpiko tabernak 30 urte betetzen ditu uztailean, eta jabeak eta gaurko arduradunak legazpiar guztiekin ospatzen ari dira urteurren hori.
Festa eguna da gaur Legazpin Plazaola kalean dagoen Kukue tabernan. Uztailaren 20an 30 urte beteko dira Gerardo Arnedok eta Joxe Blas Egañak ireki zutela, eta gaurko arduraduna den Toño Fernandezekin batera iluntzera arte luzatuko den egitaraua prestatu dute legazpiar guztiekin ospatzeko urteurrena.
Eguerdian hasi da festa, trikikilarien deiarekin. Taldeko argazkia atera dute ondoren tabernan zerbitzari lanetan ibilitakoak eta orain dabiltzanak, eta edaria eta Lekanazpik egindako paella banatzen hasi dira gero bertan bildutako jendearen artean. Hanburgesak ere egon dira aukeran.
Kukue tabernari eskainitako abestia etorri da gero, eta eguerdiko saioa amaitzeko, musika, Rober eta Abel Rodrigo anaiek eta Jon Unzurrunzaga zerbitzari oihek Jon Altolagirrerekin batera osatutako taldeak eskainita.
Festak jarraipena izango du arratsaldean, 19:00etan kontzertua egingo du Afrika Mandeng taldeak, eta
19:30ean kanpoko barra irekiko dute, eta Plata o Plomo opariak banatuko dituzte.












