Herritarren esker ona jaso du Urmaiz abesbatzak, 20. urteurrenean
Jon Enrikek opari bat eman zien Ormaiztegiko Udalaren eta herritarren izenean, atzo ospatu zuten Lierniko erromerian. Angel Elorza argazkilariari ere esker ona adierazi zioten.
Urmaiz abesbatzako kideak eta Jabier Alberdi zuzendari lazkaotarra atzo, Lierniko erromerian eskainitako kontzertuan.Angel Elorza Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzak emanaldia egin zuen atzo, Lierniko erromeriaren egitarauaren barruan, orain dela 20 urte, lehenengo aldiz egin zuen leku eta egun berean. Urmaiz abesbatzak 20. urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditu aurten eta atzo, Lierniko erromerian eskaini zuen kontzertua berezia izan zen.
2005eko uztailaren 9an egin zuen Urmaizek abesbatza gisa lehendabiziko emanaldia jendaurrean Lierniko erromerian. Hori horrela, atzoko emankizunaren ondotik, Ormaiztegiko Udalak bere eskertza adierazi zien abesbatzako kideei eta Jon Enrike alkateak opari bat eman zien herritar guztien izenean.
Argazki hauen egilea den Angel Elorzak ere abesbatzaren eta Ormaiztegiko herritarren esker onak jaso zituen atzo, 20 urtetan abesbatzaren ekitaldien testigu izan delako bere kamerarekin. Ondoren, jai giroan igaro zuten eguna ormaiztegiarrek Lierniko erromerian.
Argazkiak: Angel Elorza
















