Ordiziako koordinadora feministaren manifestazioa, ostegunean
"Festa sano, aske eta feministen alde" manifestazioa egingo dute ostegunean, 19:00etan hasita.
Martxoaren 8ko manifestazioa.Laida Goiburu. Santa Ana jaien atarian, Ordiziako koordinadora feministak manifestazioa egingo du ostegunean, uztailaren 17an, 19:00etan, Plaza Nagusitik hasita, “festa sano, aske eta feministen alde”.
June Aiestaran bertsolariak ondorengo bertsoa egin du manifestazioaren harira:
Giro sanoa, askea eta
feminista da helburu,
elkar zainduta gabiltzalako
eroso eta seguru.
Baina egoten jakin ezean
zure gorputz eta buru,
ez inguratu gure ondora,
ez lagun eran hartu gu,
zeren zuk alde egin ezean,
guk bidaliko zaitugu.













