Urdaneta ikastetxeko obren lehen fasea martxan
Lehenengo fasean, estalki berri bat eraiki, isolamendu termikoa berritu eta patioetako zuloak estaliko dituzte. Lanak iraun bitartean eskolako patioa itxita egongo da.
Urdaneta ikastetxea.Ordiziako Udala. Udako oporraldia aprobetxatuz, Ordiziako Urdaneta ikastetxea egokitzeko obrak hasi dituzte. Adur Ezenarro alkatearen esanetan, aurten lehenengo fasea egingo da 700.000 euroko aurrekontuarekin. “Estalki berri bat eraiki, isolamendu termikoa berritu eta patioetako zuloak estaliko dira”. Bestetik, eskolako itxiturak eta ateak ere berrituko dira irailerako
Datorren urtean, berriz, fatxada eta arotzeria berritzeko lanak egingo dituztela aurreratu du. Eta “2027an eraiki guztia babestuko duen estalpea egingo da”.
Patioa itxita
Irailerako lan guztiak amaituta egotea aurreikusten du Ezenarrok. Lanak iraun bitartean eskolako patioa itxita egongo da.












