Zaldibian bukatu da aurten Ateak Ireki ekimena
Zaldibiako plazan bazkalduz eman diote bukaera aurtengo Ateak Ireki programari.Hitza Ekainaren 28an iritsi ziren Ateak Irekin parte hartu duten euskal jatorriko Ipar Ameriketako 32 gazteak. Euskararen eta euskal kulturaren bueltan hiru asteko egonaldia egin ondoren, itzuli dira etxera. Zaldibian egin zuten larunbatean amaierako jaialdia.












