Goierriko familiekin elkartu dira
Goierriri iritsi dira Ateak Ireki 2025 programako euskal jatorria duten Ipar Amerikako 32 gazteak. Hiru asteko egonaldia egingo dute.
Ateak Ireki 2025 programan parte hartuko duten 32 euskal jatorriko ipar amerikar gazteak Idiazabalera iritsi dira, 19:15ak pasa zirela. Han zituzten zain hiru astean bizileku eta familiakide izango dituzten Goierriko familietako kideak, Idiazabalgo udal ordezkariekin batera.
Axeri dantza taldeko dantzariek aurreskua dantzatu ondoren, Idiazabal ezagutzeko aukera izan dute denek elkarrekin.
Hiru asteko egonaldia egingo dute Goierrin eta Euskal Herrian.

Euskal jatorria duten Ipar Amerikako 32 gazte etorri dira Goierrira.Loinaz Agirre.