Ekeko el Perroren bigarren diskoak musika eta elkartasuna uztartuko ditu
Abuztuaren 19an Nazioarteko Laguntza Humanitarioren Egunean kaleratuko du bere lan berria. Aurrerapen kanta dagoeneko entzungai dago.
Ekeko el Perro Ekeko el Perro musikari ordiziarrak bigarren diskoa kaleratuko du abuztuaren 19an, Nazioarteko Laguntza Humanitarioaren Egunean. Egun hori aukeratu izana ez du kasualitatea: diskoaren salmentatik ateratako dirua osorik bideratuko du Euskal Herrian Palestinaren alde lanean diharduten elkarteetara.
Diskoa osatzeko prozesuan, Bilboko Karlos Creator ekoizlearekin lan egin du. Aspalditik elkar ezagutzen dute: “90. hamarkadan egin genituen lehen grabaketak, Izurri Berriarekin. Urteak pasatu arren, ez du bere energia galdu”, azaldu du musikari ordiziarrak. Izan ere, lan honek beste musikari batzuekin harremanak sortzeko eta bestelako ikuspegiak ezagutzeko aukera ere eman dio. “Askotan, kanpoko zein barruko munstroei aurre egin behar izaten diezu. Industria ezagutzen dut eta badakit ustekabeak ez direla beti atseginak”.
Diskoko lehen aurrerapena, Camino D Regreso, orain dela hilabete batzuk argitaratu zuen, eta harrera ona izan du. Orain, bigarren singlea aurkeztu du: El Ultimo Vagon, diskoaren norabidea erakusten duen beste ale bat. Ekeko el Perrok argi dauka: “Disko hau nire borroka pertsonalaren isla da, baina batez ere gizarteari begiratzeko modu bat ere bada. Ez dut nire zilborrera mugatu nahi”. Bere hitzetan, lan hau “deialdi” bat da Palestinan, Sudanen, Etiopian, Kamerunen eta Somalian pairatzen ari diren egoerak salatzeko eta elkartasuna pizteko: “Bonbak bai iristen dira, baina laguntza tantaka baino ez”.













